«Gorroto ditut faltsukeria eta handikeria»
Elixabete Jaka Irizar (Ormaiztegi, 1986) Ormaiztegiko Udaleko kultur teknikari eta liburuzaina da. Liburutegiko ateak ireki dizkio GoiBerriri.
Paperezko liburua edo e-booka, zein duzu nahiago?
Biak. Nahiz eta paperezko liburuak bere xarma eduki.
Zaletasun bat.
Bidaiatzea, irakurtzea, musika entzutea, zinemara joatea…
Liburu bat.
Historiari buruzko liburuak, fikziozko nobelak, autobiografiak…
Pelikula bat.
Apocalypto.
Musika talde bat.
Berri Txarrak.
Abesti bat.
Oso zaila egiten zait bat aipatzea, zerrenda oso luzea baita.
Janari bat.
Txipiroiak.
Edari bat.
Sagardoa.
Oporretako leku bat.
Rapa Nui, Pazko irla.
Amets bat.
Amets bat baino gehiago ditut: gure herriaren askatasuna, emakumeekiko oraindik ere existitzen den errepresioarekin amaitzea…
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Egun berezi bat baino gehiago oroitzen ditut. Ezingo nuke bat aukeratu.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Gabonetan familiarekin egiten ditudan bidaiak.
Gorroto duzuna.
Faltsukeria eta handikeria.
Goierriko txoko bat.
Aizkorri eta bere inguruak.
Herriko alkate bazina…
Herri partehartzaileago bat lortzeko lan egingo nuke. Ormaiztegi bezalako herri txikietan ezinbestekoa da parte hartzea gauzak aurrera ateratzeko.
Ormaiztegi herrian biziko ez bazina…
Euskal Herriko nahiz beste herrialde bateko txokoren batean. Ez dut muga berezirik zentzu horretan.