Hilik aurkitu dute atzotik desagertuta zegoen gizonezko lazkaotarra
Atzo arratsaldeaz geroztik desagertuta zegoen 62 urteko gizonezko lazkaotarra hilik aurkitu dute Lareoko urtegi inguruan erreskate taldeko kideek. Gaur 10:15ak inguruan aurkitu dute hilotza, Segurtasun Sailetik jakitera eman dutenez.
Atzo arratsaldean eman zuen gizonezkoaren familiak desagerpenaren berri, eta berehala jarri zuen bilaketa operazioa martxan Eusko Jaurlaritzako Erreskate taldeak. Ertzaintzaren Beasingo komisariako mendiko erreskate taldekoen laguntza izan dute eta haiekin batera aritu dira bilatze lanetan DYAko eta Gurutze Gorriko boluntarioak ere. Gurutze Gorriko boluntarioek aurkitu dute gizonezkoaren gorpua.