Partida garrantzitsua du bihar Ampo Ordiziak Vigon
Erronka zaila du aurretik Ampo Ordizia taldean asteburu honeterako. Liga txapelketako seigarren jardunaldian Vigoko Unibertsitatea taldea izango dute aurkari Lagoas Marcosendeko zelaian bihar eguerdian. Galiziarrena “oso talde irregularra” dela diote Ordizia Rugbi Elkartekoek: “Onena eta okerrena emateko gai dira; lau partidu galditu dituzte, baina iazko liga irabazi zuen taldeari irabazteko gai izan zen”.
Iazko liga txapelketan galiziarrak izan izan ziren goierritarrei play off partidua etxean jokatzen aukera kendu zietenak azken jardunaldian irabazita. “David Monrealek gidatutako taldea urtero maila mantentzeko borrokan egon da, baina aurtengo helburua liga irabazteko play offean sartzea da”, diote elkartetik.
Ampo Ordiziakoak, bestalde, “aho zapore gazi-gozoarekin” geratu ziren aurreko asteko garaipena lortu arren. “Lehen zatian maila izugarria eman zuen taldeak eta bigarrenean zelaitik desagertu zen”, diote. Horregatik, aste honetako entrenamenduetan psikologia landu dute, gehienbat taldeak norgehiagokak irauten dituen 80 minutuetan maila ona eman dezan.
Aurreko aste partidatik hiru baja egon dira: Patxi Muller, Axier Korta eta Axier Arretxea. Zalantzarik gabe baja garrantzitsuak dira Ampo Ordiziarentzat. Hala ere, Santos Regil entrenatzailea arduratuko da hutsunea ahalik eta hobekien betezen. Sailkapenean Valladolideko bi taldeengatik urrundu nahi ez badute, garaipena beharrezko dute Ordizikoek.