Legorretako Gazte Festa berezia izango da, hamabosgarren urtean
Legorretako Gazte Festek 15. ekitaldia ospatuko dute, astelehenetik larunbatera, gazte asanbladak antolatuta. Urte kopuru «borobila» bete duela eta, egitaraua ere «ohi baino zabalagoa» prestatu dute. Jardueraz betea izango da datorren aste osoa ere Legorretan.
Herriko plazan karpa bat muntatuko dute, eta festaren muina han kokatuko dute, ekitaldi asko han garatuko dituztelako. «Karpa jarrita helburu nagusi bati erantzun nahi zaio: herritar guztiei egitarauko ekitaldiak gerturatzea», argitu du asanbladak.
Gazte Festak ere legorretar guztientzat izateko kezka dute gazteek. «Aurreko urteetan herritarren parte-hartzeak gora egin du, baina Gazte Festak gazteentzako soilik bezala ikusten zituzten herritarrek. Festagunea herriaren erdira eramango dugu». Herritar guztientzat jarduerak daudela eta, parte hartzeko eta gozatzeko gonbita egin dute.
Gonbidapena Legorretatik kanpora ere zabaldu dute. Kontzertu indartsuak jarri dituzte, ostiralerako eta larunbaterako.
Ikastaro, hitzaldi eta ikuskaria
Hamabosgarren ekinaldia astelehen arratsaldean hasiko da. Lehen hiru egunetan ikastaroek, hitzaldiek eta dokumental emanaldiek osatuko dute egitaraua. Ostegunean jai-giroko jarduerak hasiko dira. Azaroaren leheneko jai-egunean eta larunbatean, egun osoa hartuko du festak.
EGITARAUA
Astelehena, urriaren 28a
- 17:00. Photoshop eta informatika tailerrak, kultur etxean.
- 22:00. Dokumentalak, gaztetxean: ‘La doctrina del shock’ eta ‘11M, 922 dias despues’.
- 18:00. Lehen sorospenei buruz hitzaldia, karpan.
- 19:00. ‘La ardilla voladora’ hitzaldia, karpan.
- 22:00. Dokumentalak, gaztetxean: ‘Cuarto poder’ eta ‘Euskal Herria: ezkutuko zorra’.
- 17:30. Dantza (aurresku) ikastaroa, karpan.
- 22:00. Dokumentalak, gaztetxean: ‘Iñigo Cabacas. Cronica de una herida abierta’ eta ‘La mujer, cosa de hombres’.
- 17:00. Haur jolasak, karpan.
- 18:30. Buruhandiak, plazan.
- 19:00. Pintxo-poteoa.
- 23:00. Mus txapelketa.
- 11:30. Koateko III. Igoera (izena 11:00etan eman behar da, Koateko bidegurutzean).
- 13:00. Txupinazoa eta buruhandiak, gaztetxe aurrean.
- 16:00. Toka, potea eta igel lehiaketak.
- 18:30. Triki-poteoa.
- 21:00. Kuadrillen arteko afaria, karpan.
- 23:00. Kontzertuak, karpan: Liberando el Corazon eta Revolutionary Brothers.
- 14:30. Bertso bazkaria, Alaia Martin eta Beñat Gaztelumendi bertsolariekin.
- 18:00. 3irundarrok elektrotxaranga.
- 23:00. Kontzertuak, karpan: El Cerdo que Grunge, Egurra ta Kitto, eta Bolbora.