Alderdi guztiek 2014ko ordenantza fiskalen alde bozkatu dute
Giro ona izan da nagusi Zumarragako Udaleko osoko bilkuran. Agintaldia hasi zenetik lehenengo aldiz alderdi guztiek onespena eman diete 2014 urterako aurreikusitako ordenantza fiskalei. Orokorrean %1,5 igoko dituzte udalak zumarragarrei ezarritako tasak. Aurreko bi puntutik gorakoa izan da igoera. Mikel Serrano alkatearen hitzetan, «bi urteetan egindako ahaleginari esker udalak jaitsiera egiteko aukera dauka». Igoera beraz gain, ordenantza fiskal berrien ekarpen esanguratsuena hainbat arlotan ezarriko dituzten hobariak dira.