Argentinako 'La mirada perdida' pelikulak irabazi du Legorretako film labur lehiaketa
Legorretako film laburren lehiaketan larunbatean izendatu zituzten saridunak. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarrutar zenaren oroimenez bigarren aldiz burutu da. Iaz bezala aurten ere, lan asko jaso dituzte, mundu osotik: 182 film motz guztira. Damian Dionisio argentinarraren La mirada perdida pelikulak jaso du lehen saria.
Legorretako film laburren lehiaketan larunbatean izendatu zituzten saridunak. Aitzol Aramaio zinema-zuzendari ondarrutar zenaren oroimenez bigarren aldiz burutu da. Iaz bezala aurten ere, lan asko jaso dituzte, mundu osotik: 182 film motz guztira.
Damian Dionisio argentinarraren La mirada perdida pelikulak jaso du lehen saria, 1.000 eurokoa. Beste sari bat ere izendatu zuten, ikusleek izendatutakoa. Telmo Esnal euskaldunaren Hamaiketakoa filma hobetsi du publikoak, boto gehien hari emanda.
Jasotako 182 filmetatik sei pasatu ziren finalera. Bakarra zen Euskal Herrian ekoitzia, Esnalen Hamaiketakoa, hain zuzen. Horrekin eta Dionisioren film sarituarekin batera, Jean Julien Collete belgikarraren Electric Indigo, Francesco Flippi italiarraren Gamba Trista, Santi Veiga galiziarraren El Rastrillo se quiere comprometer, eta Ruben Perez espainiarraren Walkie Talkie lehiatu ziren, azken unera arte.
Legorretan lehenengo saria jaso duen La mirada perdida 2011n ekoitzi zuen Damian Dionisiok. Karen Antonela Frutos, Gianni Beck, Nicolas Fiore eta Ariel Buckmeier dira aktoreak. Dionisioren bigarren pelikula da, 31 film laburraren (2006) ondoren.
Finalera sailkatutako sei filmak larunbat gauean eman zituzten, Legorretako Herri Zineman, kultur astearen barruan. Han ziren Hamaiketakoa-ren Telmo Esnal zuzendaria eta Asier Altuna ekoizlea. Aurkezle lanak Asier Oruesagasti eta Aintzane Krujeiras aktoreek egin zituzten.
Epaimahaia bost kidek osatu dute; Teresa Calo, Ane Gabarain, Iker Zinkunegi, Asier Zinkunegi eta Igor Larrea adituek.
Legorretako film onenaren saria (300 euro) Gorka Nietoren Zozoak beleari lanak jaso du, eta bigarrena (bi lagunentzat afaria Intsausti jatetxean) Iñaki Oiarbidek ekoitzitako Emakumea emakume lanak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.