Emakumeak protagonista dituen filmak proiektatuko dituzte Ordiziako Herri Antzokian
Emakumeak, egile eta protagonistak zine zikloa antolatu dute Ordiziako Herri Antzokiak eta Berdintasun Sailak. Azaroko lehen bi asteburuetan eta asteazkenetako zine alternatiboaren programazioaren baitan emakumeak protagonista dituen filmak proiektatuko dituzte.
Azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeria mota guztiak desagerrarazteko nazioarteko eguna dela-eta antolatu dute Emakumeak, egile eta protagonistak izeneko zine zikloa. Lehen bi asteburuetan Donostiako Zinemaldian sona izan duten bi film emango dituzte, ohiko ordutegian. Batetik, Mireia Gabilondok estreinatu zuen Amaren eskuak filma eta Zilarrezko Maskorra jaso duen La Herida pelikula.
- Azaroaren 1, 2, 3 eta 4n. Amaren eskuak.
- Azaroaren 8, 9, 10 eta11n. La Herida.
- Azaroaren 6an. Inch’Allah.
- Azaroaren 13an. La piedra de la paciencia.
- Azaroaren 20an. Thérese Desoueyroux.
- Azaroaren 27an. La bicicleta verde.