Ordiziako gaztetxeak 27. urteurrena ospatuko du azaroan
Bihartik hasi eta azaroan zehar, tailer, hitzaldi eta kontzertu artean, era guztietako ekitaldiak egingo dituzte Ordiziako gaztetxean 27. urteurrena ospatzeko. Hainbat hilabete Milagrosako eraikin berria prestatzen lanean aritu ondoren, egitasmo eta ekimen berriak martxan jarri nahi dituzte. “Obrak gutxigorabehera amaituta, proiektuak martxan jartzeko garaia iritsi dela uste dugu”, diote gazte asabladako kideek.
Jakitun dira leku aldaketak eta batez ere oraingo gaztetxearen kokapenak eragila duela jendea bertaratzeko garaian. Horregatik, “oztopoak gainditu” eta ordiziarrei bertaratzeko gonbidapena luzatu diete. “Guztientzako ateak irekita daude hemen, guztiak izango dira ongi-etorriak”, diote. Azarorako antolatu dituzte ekitaldiak jendea erakartzeko balioko dutela espero dute, behin ospakizunak egin eta proiektu berriak garatzen lanean hasteko.
EGITARAUA
Azaroak 1, ostirala
- 10:00. Auzolana eta hamaiketakoa
- 21:30. Mus Txapelketarako izen ematea (6euro bikoteko)
- 22:30. Mus Txapelketa
- 18:00. Pintxo pote
- 22:00. Afaria eta kontzertuak: Joseto Anaiak eta Glorkore
- 22:00. Binta y la gran idea filma
- 17:00etatik aurrera. Mozorroak, jokuak, bizi poteoa, kantu afaria…
- 17:00. Xaboi tailerra
- 18:00. Elikadura subiraultza hitzaldia
- 21:00. Afari beganoa eta Jimmy Muelles
- 12:00. Paella txapelketa (kazuela partaideen kontu)
- 14:30. Bazkaria
- 18:00. Batukada
- Gauean. Pintxo afaria eta kontzertuak: Cabbage City Rockers eta talde sorpresa
- Goi tentsioko lineari buruzko hitzaldia
- 10:00. Ibilaldia AHTren lanetara
- 18:00. Generoa lantzeko tailerra
- 18:00. Miss escaparate dokumentala eta mahai ingurua.