Zergek zein tasek politika sozialak egiteko balio behar dutela dio udal gobernuak
Urretxuko udal gobernuak osteguneko osoko bilkurara eramango duen ordenantza fiskalen proposamena aurkeztu du gaur prentsaurrean. Oihane Zabaleta alkateak azaldutakoaren arabera «ekitatea, gehikortasun funtzioa, hau da, gehien dutenek gehiago ordaintzea, eta ahalik eta zerbitzu publiko eraginkorrenak eskaintzea» izan dira 2014rako aurreikusitako zergen eta tasen zenbatekoak zehazterakoan aintzat hartu dituzten printzipio nagusiak. Izan ere, «dirua jasotzetik haratago ordenantza fiskalak politika sozialak egiteko» balio behar dutela uste du Urretxuko udalak.