Ataunen igandean egingo dute Jentilen Etorreraren kale ibilaldia eta antzerkia
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak igandean jentil garaiarekin girotuko du herria. Bi urtean behingo Jentilen Etorrerako antzerkia egingo dute. Aurrez, urtero bezala, kale ibilaldia izango da, kristauen eta jentil-sorginen arteko topaketa irudikatuz.
Ataungo Jentilbaratza kultur elkarteak igandean jentil garaiarekin girotuko du herria. Bi urtean behingo Jentilen Etorrerako antzerkia egingo dute. Aurrez, urtero bezala, kale ibilaldia izango da, kristauen eta jentil-sorginen arteko topaketa irudikatuz.
Ikuskizuna igandean 18:30ean hasiko da, San Martingo plazan. Udaletxe aurrean bilduko dira herritarrak, baita menditik zuziek argituta jaitsiko diren sorginak nahiz jentilak ere. Kale-argi guztiak itzalita, eta etxeetara banatu dituzten farolen argipean, plazatik Auzoeta kiroldegira joango dira.
Aurtengo sortu duten istorioa Torto elurretan larri da. Ataunen jasotako kondairetan eta ipuin mitologikoetan oinarrituta, iazko urtean izan ziren gertaera meteorologikoak ere txertatu dituzte. Nola kale ibilaldian, hala antzerkian, guztira 120 bat herritarrek parte hartuko dute.
Jentilen Etorreraren antzerkia, duela bi urte./Santi Etxeberria
Informazio gehiagorako, irakur gaur Goierriko Hitza-ren papereko edizioan atera den erreportajea.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.