Hilerrian lapurretekin azti ibiltzeko ohartarazi dute
Lazkaoko Udaltzaingoak dei berezia egin du, biharko Santu Guztien Eguneko jaian hilerrira joango diren herritarrentzat. Lapurretekin adi ibiltzeko ohartarazi dute, bai bihar, bai aurreko prestaketa egunetan. Autoa giltzaz ixteko, eta begi bistan poltsarik ez uzteko gomendatu dute udaltzainek.