Odolki lehiaketarako prest dago Beasain
Larunbat goizean egingo dute Beasainen XXIX. Odolki Lehiaketa. Inguruetako odolkigileek hamalauna odolki eramango dituzte bihar goizeko 11:00etatik 13:00etara Bareak elkartera, generoaren aurkezpena eginez. Larunbatean, aurkezten diren odolki guztiak dastatuko dituzte plazako oholtzan, 32 epaimahaikidez osatutako taldeak. Epaimahaikide horiek Karlos Argiñanok zuzenduko ditu, ohi bezala, iristen bada behintzat. Izan ere, Beasaingo Odolkiaren Kofradiako Martin Urkiola antolatzaileak azaldu duenez, “kanpoan da, eta iristea espero badugu ere, iritsiko ez balitz, bere arreba Eva edo semea edo… familiakoren bat behintzat etorriko da”.
Odolkiak bihar aurkeztuko dituztenez, oraindik ez dakite zihur zenbait odolkigile aurkeztuko diren lehiaketara, baina, “giro ona eta jendea ia ziurtatuta” daudela azaldu du Urkiolak, “jendeari asko gustatzen baitzaio lehiaketaren inguruan sortzen den giroa, epaimahaiak ikustea eta, noski, baita odolkiak dastatzea ere”.
Ohi bezala, odolkiak euro baten truke dastatzeko aukera egongo da eta ardo beltza zein gorria edan ahal izango da, euro baten truke hau ere.
Honako ekintzak egongo dira larunabatean:
10:00 Bertako produktuen azokaren irekiera
11:30 Odolki-dastatzea eta lehiaketa
12:00 Odolki-pintxoak dastatzeko aukera
13:00 Odolki lehiaketaren irabazlearen aukeraketa eta sari banaketa
15:00 Bazkaria herriko hainbat jatetxetan
17:00 haurrentzako jolasak Loinazko San Martin plaza azpian