Ataungo jubilatuen bazkarirako izena emateko bi egun izendatu dituzte
Ataungo jubilatuek azaroaren 11n ospatuko dute beren eguna, San Martin egunez. 11:00etan meza eta 14:00etan Bittor jatetxean bazkaria izango dute, bertsolariekin. Atseden Toki elkarteko bazkideek 25 euro ordainduko dute, kide ez direnek 33 euro. Izena astelehen eta asteartean (10:30-12:00) eman behar da.