«Atea itxi eta erratzarekin bakarrik, Ruper eta Elorrieta entzuten ditut»
Troskaeta tabernako, bere amaren tabernako, zerbitzaria da Aitor Aldasoro Moni (Ataun, 1969). San Martin jaietarako prestatzen ari dira orain, ordu luzez barra atzean egoteko.
Edari bat.
Lagun artean, ardoa.
Ondoen zerbitzatzen duzun edaria.
Egin beharrekoak eginda etortzen da eta… ardoa.
Pintxo bat.
Edozein; zerbait begetala.
Janari bat.
Garaiko edozein barazki.
Tabernan gehien eskatu dizuten abestia.
Modan jartzen diren udako kanta horietakoak, edo Kaxianoren Zorionak. Amorrarazi egiten nau lotsarazte horrek.
Tabernan gustura zer entzuten duzu?
Egunean zehar entzuten ez ditudanak. Atea itxi eta erratzarekin bakarrik, Ruper edo Elorrieta entzuten ditut.
Festetan tabernan lan egitearen alde onak eta txarrak.
Gazteek jartzen duten giroa gustatzen zait, baina, lan ordu asko egin behar izaten ditut.
Bizio bat.
Kafea. Beti uztekotan nabil, urduri jartzen nauelako.
Amets bat.
Mundu justuago batean bizitzea.
Ataungo alkate bazina.
Orain arteko denak bezala, ahal dena egingo nuke. Batzuen gogoz, besteen gogozkontra. Hiru aldiz aurkeztu naiz alkatetzarako, baina, oposizioan gelditu behar izan dut.
Ataunen biziko ez bazina.
Bizikide onekin, nonahi. Sakanako edozein herritan; Baztanen edo…