Autobusari buruz bilerak hiru herritan astelehenean
Autobus zerbitzua hobetzeko egitasmoan, Gipuzkoako Foru Aldundiak Goierriko hiru herritan egingo ditu bilerak, herritarrekin, astelehenean, azaroak 4. Ezkio-Itsason, Itsasondon eta Legorretan dira batzarrak, hiruretan udaletxean 17:00etan hasita. Bilera gehiago ere izango dira herri gehiagotan.