Legorretako Elkartasun Azokan 1.500 euro bildu dituzte
Legorretan gaur zortzi egin zuten Elkartasun Azokan 1.500 euro inguru bildu dira. Herritarrek etxean soberan zituzten salgaiak doan eman dizkiete antolatzaileei. Aldaieta jubilatu elkarteak ere pintxoak prestatu eta saldu zituen. Bildutako dirua garapen bidean dauden herrialde batean proiektuak laguntzeko izango da. Azokan inoizko eskaintza zabalena izan da aurten.