Olaberrian gaur emango dituzte argazkien sariak
Olaberriko VI. Argazkigintza Lehiaketako saridunak gaur jakinaraziko ditu udalak. Partaideek aurkeztu dituzten lanekin erakusketa atondu dute, eta gaur 18:00etan zabalduko dute, udaletxeko ganbaran. Sariak orduan emango dituzte. Lehen hirurentzat diru sariak (250, 150 eta 100 eurokoak) eta garaikurrak daude; herriko onenarentzat, 100 euro eta garaikurra.