Ormaiztegin, Itsasondon eta Legazpin jokatuko dira ziklo-kros probak
Euskal Herri ziklo-kros sasoia aurreko asteburuan hasi zen, Karrantzan (Bizkaia). Denera hamazazpi proba izango dira, urtarrilaren 26an Ispasterren bukatu arte.
Goierriri dagokionez, azken urteetan jokatu diren hiru lasterketek iraungo dute, aurtengo neguan. Hiru ziklo-kros proba jokatuko dira, Ormaiztegin, Itsasondon eta Legazpin.
Abenduaren 14-15eko asteburuan elkartuko dira lehendabiziko bi lasterketak. Legazpik zabalduko du bailarako egutegia, abenduaren 14an, larunbata. Biharamunean, igandearekin, Itsasondokoa jokatuko da.
Ormaiztegin urtarrilaren 5ean izango da, 43. ekitaldia.