Zuntz optikoa sartuko du aldundiak Etxegarateraino eta Beasaindik Zumarragara
Gipuzkoako Foru Aldundiak zuntz optikoaren lineak jarriko ditu Goierriko bi errepideren ertzetan. N-1 autobudean, Idiazabaldik Etxegaratera luzatuko dute zuntza, eta GI-632 errepidean, Beasain eta Legazpi artean. Mugikortasuneko eta Bide Azpiegituretako Departamentuak burutuko du lana. Goierriko bi linea horiez gain, A-15 autobidean ere jarriko dute, Hernani eta Andoain artean.
Denera 238.216,38 euroan atera zen lana lehiaketara (%21eko BEZarekin). Fibral kooperatibak burutuko ditu obrak, 158.009,23 euroko (BEZa barne) eskaintza ekonomiko «onuragarriena» egin ondoren.