Auzobusa zerbitzuaren berrikuntzak etzitik aurrera jarriko dira martxan
Irailetik martxan dagoen Auzobusa autobus zerbitzua hobetzeko asmoz, hausnarketa prozesua burutu berri du Urretxuko udalak. Prozesu honetan ekarpenak urretxubiziz.com web gunearen bitartez, herrian zehar jarrita dauden postontzietan, bi auzotan herritarrekin egin diren bileretan eta batzar ireki batean bildu ditu udalak.












