
Beñat Ibarguren eta Imanol Olaran, finala irabazita.
Asteburu bikaina izan dute Oiangu Pilota Elkartekoak Gipuzkoako pala motzeko txapelketaren azken jardunaldietan. Hain justu ere, Beñat Ibarguren eta Imanol Olaran bikoteak hirugarren mailako txapela jaztea lortu dute Errenteriako Fenderia pilotalekuan jokatutako finalean. Real Sociedad taldeko Mikel eta Guillermo Antxordoki anaien aurka jokatu eta 39-40 irabazi zuten. Oianguko kideen arabera, Ibargurenen eta Olaranen txapelketako partidarik onena izan zen igandekoa.
Era berean, mailari eusteko partida jokatu behar zuten Gari Arrieta eta Juankar Oterok, eta Ezkerro-Juanes oiartzuar bikoteari irabazi ondoren lortu dute euren helburua. Kostata, baina, Txost klubekoei 40 eta 36 irabazi zien Oiangukoek.