Egitarau zabala prestatu dute Ordizian azaroaren 25aren bueltan
Indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria izan arren, tamalez oraindik ere mundu zabalean bizi-bizirik dirauen jokaera dela ulertuta, Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak egitarau oparoa osatu du azaroaren 25ean egingo den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan. “Azaroaren 25a baliatu nahi du udalak izurrite hori ez dela amaitu gogora ekartzeko”, diote. Era berean, jokaera horiek “behin betiko desagertzeko bidean lan egiteko” deia zabaldu dute.
Adin guztietako herritarrentzat zuzendutako ekitaldiak prestatu dituzte hilabete osorako. Berdintasun sailak, Kimetz Emakumeen taldearekin osatu du egitaraua.
Zinema Alternatiboa, ‘Emakumeak egile eta protagonista’ (Herri Antzokian, 20:30ean)
- Bihar, azaroak 13. La piedra de la Paciencia.
- Azaroaren 20an. Therese.
- Azaroaren 27an. La bicicleta Verde.
- Azaroaren 21ean. Marizikina naiz eta zer?
- Azaroaren 26an. Elixabethe lehoi domatzailea
- Azaroaren 15, 22 eta 29an. Emakume etorkinek oldarkeriari aurre egiteko estrategiez gogoeta egiteko topaketak, Barrenako 7. gelan, 17:00etan.
- Azaroaren 26an: Generoa lantzeko tailerra, gaztetxean 18:00etan.
- Azaroaren 30ean: Autodefentsa feminista tailerra. Zortzi orduko tailerra izango da eta Emagin taldea arduratuko da tailerra emateaz.
- 11:15ean. Giza katea abiatuko da Altamiratik, 11:30ean Plaza Nagusira iritsiko da.
- Arratsaldean, bideoforum-a.
- 20:00etan. Elkarretaratzea Kimetz emakumeen taldeak antolatuta Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez lelopean.
- Ondoren, Ane Miren bihurrikariaren Gorputza uzkurtuta performancea.












