Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu ditu Zegaman kobrea lapurtzeagatik
Ertzaintzak 36, 22 eta 21 urteko hiru gizonezko atxilotu zituen atzo Zegaman. Itxita zegoen tailer batean kableak eta kobrezko hodiak lapurtzea leporatu die. Pertsona batek ertzainei deitu zien, aipatutako lantegian hiru pertsona ikusi zituela esanez. Ertzainek Zegamatik Segurara doan errepidean topo egin zuten hiru susmagarrien furgonetarekin. Ibilgailua geldiarazi eta barruan kableak eta kobrezko hodiak aurkitu zituzten. Beste patruila bat tailerrera joan zen eta ertzainek atea bortxatuta zegoela, barruan material gehiago pilatuta zegoela eta kalteak egin zituztela ikusi zuten.