Etxeberriaren omenezko haur ibilaldiak hasiera emango dio igandean Ostadar Mendi Asteari
Ostadar Mendi Astearen 31. edizioa hastera doa. Haurren mendi ibilaldiak emango dio hasiera datorren igandean, Anjel Etxeberria mendizale zumarragarraren omenez egin ohi duten ibilaldia da. Haurrei zuzendutako laugarren argazki rallya egingo dute ibilaldian bertan. Irteera Zumarragako Euskadi plazan izango da datorren igandean, 08:30ean. Umeek izena eman dezakete jada eskoletan.












