Loinaz Txirrindulari Elkartearen 50. urteurreneko festako irudiak
Loinaz Txirrindulari Elkarteak 50 urte bete ditu aurten, eta urteurren borobil hau ospatu zuten pasa den larunbatean. Goiz osoan zehar txirrindu irteera, jolasak eta beste hainbat ekintza izan ostean, eguerdian bazkaria egin zuten elkarteko bazkideek eta beste hainbat gonbidatuk Igartza jauregian. Bazkalostean oroigarriak banatu zituzten elkarteko kideen artean eta baita 50 urte hauetan lagun izan dituzten hainbat lagunen artean ere. Hemen Loinaz Txirrindulari Elkarteko lagunek bidali dizkiguten irudiak.



























































