36ko Gerran hildako auzotarrei omenaldia Aginagan
36ko Gerran hildako hiru auzotar omentzeko ekitaldia egin dute asteburuan, Zumarragako Aginaga auzoan. Gertatutakoa oroitu eta memoria historikoari eutsi nahian, Memoriaren Txokoa sortu dute, haien omenez. San Martin jaiekin batera egin zuten ekitaldia, eta 50 bat lagun bildu ziren omenaldian. Herriko bertsolari, idazle, musikari eta dantzariek parte hartu zuten ekitaldian, eta auzotarrek loreak jarri zituzten oroigarriaren inguruan. Ekitaldiaren laburpen bat ikus daiteke Gattiken ekoiztetxeak egin duen bideo honetan.