Igandean Buzkantza Eguna izango da Zumarragan. Orain artean lehiaketa izan dena dastaketa eta salmenta bihurtu du Zumarragako Udalak ekoizle falta dela eta. Fernando Salegi harakina Zumarragan buzkantzak artisau-eran egiten dituen harakin bakarra da egun. Zumarraga garaian garaiko produktu honen ekoizpenean puntakoa izan da urtetan, orain “tradizioa galtzen ari da” harakinaren esanetan. Produktu honek lan asko eskatzen duela, eta “urtetan familia giroan egindako lana izan da, baina egun bakarrik aritzen gara lanean eta batzuetan gainditu egiten gaitu”. Salegik buzkantzak egiteko lana baserriko lanekin alderatzen du, “lan asko eta irabazi gutxi”.
XXVIII. Udazkeneko musika zikloa bukatu da, eta etxeko talde batek, Goiargi abesbatzak, itxi du egitaraua. Javier Arratibelen gidaritzapean egin zuten zikloko azken kontzertua, Tourseko Martin Deunaren elizan. Herritarrek harrera ona egin zioten saioari. Gotzon Aranburuk kontzertuaren laburpen bat egin du bideo honetan.
36ko Gerran hildako hiru auzotar omentzeko ekitaldia egin dute asteburuan, Zumarragako Aginaga auzoan. Gertatutakoa oroitu eta memoria historikoari eutsi nahian, Memoriaren Txokoa sortu dute, haien omenez. San Martin jaiekin batera egin zuten ekitaldia, eta 50 bat lagun bildu ziren omenaldian. Herriko bertsolari, idazle, musikari eta dantzariek parte hartu zuten ekitaldian, eta auzotarrek loreak jarri zituzten oroigarriaren inguruan. Ekitaldiaren laburpen bat ikus daiteke Gattiken ekoiztetxeak egin duen bideo honetan.