Auzitegi Nazionalak gaur aztertuko du Gonzalo Rodriguezen kasua
Espainiako Auzitegi Nazionaleko osoko bilkurako epaileek hamahiru presoren kasuak aztertuko dituzte gaur arratsaldean, tartean Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguezena. Estraburgoko Auzitegiak Parot doktrinaren kontra ateratako epaiaren ostean, hamahiru lagun horiek libre utzi beste aukerarik ez dagoela aitortu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak ere. Beraz, pentsa daiteke libre aterako direla preso horiek guztiak.