Tolosako Arimaz Ganbera Orkestrako kideak.
Ordiziako Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak antolatutako Barroko Aire kontzertu zikloaren baitan bi emanaldi izango dira asteburu honetan. Larunbatean Ordiziako parrokian jaialdiko bigarren kontzertua entzuteko aukera izango da. Tolosako Arimaz Ganbera Orkestraren txanda izango da, iluntzeko zortzietan hasiko den emanaldian.
Eduardo Mocoroa udal musika eskolako irakasle eta ikasle ohiek sortu zuten Arimaz Orkestra 1999an, harizko instrumentuen ikasleen prestakuntza osatzeko helburuarekin. Kepa Martinez de Albeniz da zuzendaria 2006az geroztik.
Igandean, bestalde, Ana Belen Garcia organo jotzailea eta Marife Nogales mezzosopranoarekin musika barrokoaz gozatzeko aukera izango da. San Martin elizan izango da kontzertua, arratsaldeko seietan. Musikenen goi mailako musika ikasketak egin zituzten biak eta jaialdi entzutetsuetan hartu izan dute parte.