Astigarretako jaiak ospatuko dituzte igandean
Beasaingo Astigarreta auzoan San Martin jaiak ospatuko dituzte igande honetan. Egun osoan zehar ekintza ugari egongo dira auzotarrentzat eta baita auzora festa-usainean datozenentzat ere. Hemen egitaraua:
11:00etan kalejira txistulariek alaituta.
11.30ean meza San Martin parrokiako koruak abestuta.
Ondoren, salda eta pintxoak, trikitilari eta bertsolariek girotuta.
14.00tan herri bazkaria Astauzel elkartean.
Mañukorta eta Zeberio bertsolariek eta Laja eta Larrañaga trikitilariek alaituko dute giroa, goizean eta iluntzean.