Autodefentsa feminista tailerra Ordizian, hilaren 30ean
Emakumeek euren burua indartzeko eta indarkeria kasuen aurrean egoki babestu eta kalteak sahiesteko, autodefentsa feminista tailerra antolatu du Ordiziako Udaleko Berdintasun sailak. Azaroaren 25ean egingo den Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako egunaren inguruan antolatu dute tailerra, Emagin taldearekin batera. Hilaren 30ean egingo da.
Honako hauek dira ekimenaren helburu nagusiak: parte hartzaileek bortizkeriarekiko duten ikuspegia partekatzea, indarkeria egoerak identifikatzea, erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea eta norbanako gisa zein kolektiboki landu beharreko dinamiken inguruan gogoeta egitea.
Zortzi orduko ikastaroa izango da, goizez eta arratsaldez, eta 10 euro ordaindu beharko da. Bertan parte hartu nahi izanez gero, 943805210 telefonora deitu edo airazu@donostia.org helbidera idatzi beharko da, hilaren 25a baino lehen.