Auzitegi Nazionalak Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguez presoa aske uztea erabaki du
Espainiako Auzitegi Nazionaleko osoko bilkurako epaileek Ezkio-Itsasoko Gonzalo Rodriguez presoa aske uztea erabaki dute. Epaileek hamabost presoren kasuak aztertu dituzte gaur arratsaldean, horietatik hamahiru ETAkoak. Ordu gutxi barru utziko dituzte aske guztiak. Hemendik aurrera sekzio bakoitzak hartuko du erabakia, ez dute osoko bilkurarik egingo. Goierrin beste bi preso daude kartzelan, Parot doktrina dela eta: Kepa Solana eta Juani Delgado legazpiarrak.
Une honetan bertan Pili Gabirondo bere emaztea, bere bi semeak, semeetako baten bikotea eta Donostiako lagun batzuk Herrera de la Manchara bidean dira.
Bertan aske utzi behar dituzten beste bi preso daude: Mikel Turrientes eta Pakito Lujanbio. Bi preso hauen senitartekoak eta lagunak kartzela aurrean daude dagoeneko. Gabirondo Mutiloan bizi da eta senarra aske utzi bezain pronto bertara itzuliko direla esan du.