Basque Culinary Centerrekoak Beasaingo Ikastolan izan dira
Beasaingo Andramendi Ikastolak Basque Culinary Centerrekoen bisita jaso du aste honetan, BCCk, Ikastolen Elkarteak, Fagorrek eta Eroski Fundazioak bultzatutako Ongizatea sukaldatuz proiektuaren barruan. LHko 3., 4. 5., eta 6. mailako ikasleek parte hartu zuten ikastaroan, eta teoria baino gehiago, aholku praktikoak jaso zituzten ikasleek. Saio hauetan otorduen prozesu osoaz jabetu dira ikasleak, bertako produktuak erosiz, prezioan erreparatu eta zentzumenak landuz.