Emakumeari eskainitako ekitaldi sorta antolatu dute Itsasondon
Itsasondoko Udalak ekitaldi sorta bat prestatu du emakumearen, genero indarkeriaren eta matxismoaren inguruan, datorren asterako. Azaroaren 25eko Emakumearen Nazioarteko Eguna girotzeko, hiru egun prestatu dituzte.
Astelehenean, azaroak 18, ipuin kontalaria izango da, ludotekan, 16:30ean. Ni un besito a la fuerza kontatuko du, «ez esatearen garrantzia haurrekin lantzea oso aproposa delako».
Ondoren, azaroaren 22an, ostirala, Berdinbidean egitasmoa aurkeztuko dute, Gaztelekuan 17:00etan. Gipuzkoako programa hori 10.000 biztanletik beherako herrietan berdintasun politikak sustatzeko da. Itsasondok proiektuan parte hartuko du, Indarkeria matxistaren prebentzioa gazteekin gaia sakonago lantzeko.
Hilaren 25ean Amantalek ixilean daramaten gerra Segurako dokumentala emango dute, Nerea Elias egileak aurkeztuta.