Fernando Salegi: Zumarragako azken buzkantza egilea
Igandean Buzkantza Eguna izango da Zumarragan. Orain artean lehiaketa izan dena dastaketa eta salmenta bihurtu du Zumarragako Udalak ekoizle falta dela eta. Fernando Salegi harakina Zumarragan buzkantzak artisau-eran egiten dituen harakin bakarra da egun. Zumarraga garaian garaiko produktu honen ekoizpenean puntakoa izan da urtetan, orain “tradizioa galtzen ari da” harakinaren esanetan. Produktu honek lan asko eskatzen duela, eta “urtetan familia giroan egindako lana izan da, baina egun bakarrik aritzen gara lanean eta batzuetan gainditu egiten gaitu”. Salegik buzkantzak egiteko lana baserriko lanekin alderatzen du, “lan asko eta irabazi gutxi”.