Egin Klik irudian 80. zenbakia irakurtzeko
Gure portalean, aldameneko etxean edo auzoan, jatorri eta kultura ezberdinetako etorkin familiak bizi dira. Gertu egonagatik, askotan ez ditugu ezagutzen, ordea. SOS Arrazakeriak, aurreiritziak eta mugak puskatzeko asmoz, Bizilagunak egitasmoa jarri zuen martxan iaz; aurten, bigarren aldiz, hainbat etorkin familiak bertako familien etxeetan bazkalduko dute, elkar ezagutzeko.
Azken aldian asko zabaltzen ari dira baserritarrei produktu ekologikoak zuzenean erosteko kontsumo taldeak. Goierrin mota horretako zortzi talde daude; familientzat kalitatezko produktu freskoak modu onean lortzeko aukera da; ekoizleentzat, beraien produktuentzako aterabidea.
‘Wert legeak’ hautsak harrotu ditu ikasleen artean; baina ikasketak atzerrian egiteko Erasmus bekaren inguruan sortutako polemika ere ez da makala izan. Ministroak azkenean atzera egin bazuen ere, atzerrian ikasten ari diren edo ikasteko asmoa duten hainbat goierritarrek kinka larrian ikusi dute jasotzen duten laguntza.