SOS Arrazakeriak iaz antolatu zuen leheno aldiz Gipuzkoan Bizilagunak, aldameneko familia egitasmoa, eta 60 familiak beste horrenbeste familiari beren etxeetako ateak ireki zizkieten. Bikoteak bertakoen eta etorkinen artean osatu zituzten, eta horietako batzuk familia goierritarrak izan ziren.
Aurten Asiako sukaldaririk onena izendatu duten Yoshihiro Narisawa japoniarra Ordiziako azokan izan da aste honetan. Basque Culinary Center-ek gonbidatuta etorri da Euskal Herrira, eta han ematekoa zuen hitzaldiaren aurretik, Ordiziako feria ezagunean izan zen, bertako produktuak eta postuak bertatik bertara ezagutzen. Haren bixitak, ikusmina sortu zuen, bai bixitarien, bai kazetarien eta baita sailtzaileen artean ere.