Aldundiak semaforoa jarriko du Ormaiztegiko irteeran autoen abiadura mantsotzeko
Gipuzkoako Foru Aldundia, Ormaiztegiko Udalak eskatuta, Ormaiztegik Gabiriara doan errepidean aldaketak egiten ari da autoen abiadura mantsotzeko. Errepidea estutu egingo dute eta sigi-saga egingo du. Gainera, semaforo bat jarriko dute eta autoak ezingo dira gurutzatu. Errepide horretan kamioi asko ibiltzen dira eta, ikastetxea bertan dagoenez, arriskutsua da. Lanak urte amaieran bukatuko dituzte. Rosa Mari Urkia alkateak datorren urtean “beharbada” herriko beste bi sarreretan antzerako lanak egingo egingo dituztela esan du.