Astigarretarrak 1953an
Astigarretako Tourseko San Martin elizaren atarian ateratako argazkia da. 1953. urte ateratakoa da, eta Astigarretako bizilagunak urte horretan egin zen auzoko Sendotza ekitaldian agertzen dira.
Taldearen erdian, eserita, Jaume Font i Andreu ageri da, garai hartan Donostiako gotzaina zen kataluniarra. Jaume Fonteren atzean, Ormaiztegiko eta Garingo errotereak ageri dira, eta bien artean orduko errejidorea zen Otegiko Joxe Inazio Insausti ageri dira.
Argazkia Astigarretako Arsuaran baserrian agertu zen eta bere inguruko informazio osagarria Muxika baserriko Pedro Mari Alustizak 2009ko urriaren 17an osatu zuen.