«Sagardoa gustatzen zait, baina ez naiz sagardotegi zalea»
Xabier Arratibel (Gabiria, 1963) Urola Garaiko Fundazioaren zuzendaria da eta aisialdian sagarrondoak zaintzea atsegin du. Gabiriako errezil sagar azokan parte hartuko du igandean.
Zaletasun bat.
Baserri mundua, baratzea, mendia, ibiltzea…
Liburu bat.
Los pilares de la tierra, Ken Follet idazlearena.
Musika talde bat.
Gozategi.
Abesti bat.
Xalbadorren heriotzean.
Janari bat.
Jatea asko gustatzen zait. Garaian garaiko edozein barazki, adibidez.
Edari bat.
Ardo beltza. Errioxakoa eta urtekoa.
Sagardoa ez al zaizu gustatzen?
Etxean sagardoa egiten dugu eta gustatzen zait, baina ez naiz oso sagardotegi zalea.
Oporretarako leku bat.
Beroa uxatzera joaten gara. Galizia, Asturias… Aurten Gironako Roses herrian izan gara.
Amets bat.
Nire seme-alabek etorkizun duina izatea.
Inoiz ahaztuko ez duzun eguna.
Gehien gogoratzen ditudanak txarrak dira.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Nire lehen lana, IMI bulegoan: orduan ere krisi garaia zen.
Gorroto duzuna.
Gezurra eta itxurakeria.
Goierriko txoko bat.
Txindokiko tontorra.
Herriko alkate bazina…
Ez naiz alkate izango, inondik inora ere.
Ezkio-Itsason biziko ez bazina…
Herri txikiak gustatzen zaizkit.