Aikurren ate irekien eguna da gaur eta bi hitzaldi ari dira ematen
Ate irekien eguna ari dira egiten gau Urretxuko Aikur erle museoan. Aurreko urteetan gaurko egunez ateak ireki eta jendeari museoa erakusten bazioten ere, aurten bi hitzaldi eskaintzen ari dira, gerturatzen direnen gozagarri. Lehen hitzaldia arratseko 16:00etan hasi da, propoliaren inguruan eta 17:15etan erleen pozoiaren (apitoxina) inguruan izango dira.
Propoliaren hitzaldira jende mordoa gerturatu da, gela ia betetzeraino. Bertan Martxel Aizpurua biologo eta erlezain zarauztarrak erleek propolia nola egiten duten, zer erabilpen dituen, garai batean nola ikusia zegoen eta beste hainbat azalpen eman ditu.