Aitor Sarriegik irabazi du Oiartzunen eta Donostian ariko da, finalerdien bigarren txandan
Aitor Sarriegi beasaindarrak irabazi du Oiartzunen jokatu den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerdia. Beasaindarrak lan borobila egin du, eta doinu berri bat ere ekarri du kartzelako ariketara. 688 puntu batuta, Donostiako saioan izango da, finalerdietako bigarren txandan. Finalerako postu bat lortzeko ere pauso handia eman du, finalerdietako bi saioen puntuazioak hartuko baitira kontuan.
Sarriegiren atzetik, Alaia Martinek eta Agin Laburuk bukatu dute, bigarren eta hirugarren postuan, hurrenez hurren. Ezustekoa, kasu honetan txarrerako, Jon Maiak eman du; ez du saiorik onena egin eta laugarren gelditu da.
Sarriegirekin batera, Igor Elortza, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue eta Jon Martin ariko dira Donostiako saioan, hilaren 24an.
SAILKAPENA:
- Aitor Sarriegi ………….. 688
- Alaia Martin …………… 667
- Agin Laburu …………… 650
- Jon Maia ……………….. 623
- Odei Barroso …………… 620,5
- Beñat Lizaso ……………. 592,5
- Azaroak 23, Elizondo: Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Mantxi, Jokin Uranga, Unai Iturriaga, Julio Soto
- Azaroak 24, Donostia: Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Alaia Martin, Fredi Paia, Etxahun Lekue, Jon Martin
- Azaroak 30, Maule-Lextarre: Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Unai Agirre, Jone Uria, Agin Laburu, Jexux Mari Irazu
- Gorka Azkarateren analisia, Berria egunkarian.