Ataungo IX. argazki rallyko sariak banatu dituzte
Eguerdian banatu dituzte Ataungo IX. argazki rallyko sariak, Ataungo antzokian. Argazki rallya urriaren 6an egin zen eta herri ezberdinetako 28 lagunek aurkeztu zituzten euren lanak lehiaketara. Argazkilari irabazleak honakoak izan dira:
Lehen herritarra: Iker Contreras
Bigarren herritarra: Garazi Etxeberria
Lehiaketa orokorrean lehena: Imanol Manterola
Lehiaketa orokorrean bigarrena: Jose Luis Perez
Hiru lagunek osatu dute epaimahaia: Lake Oiarbidek, Joxemari Telleriak eta Santi Iruretagoienak. Hiru gaien inguruko argazkiak atera behar zituzten argazkilariek, goizeko 09:00etatik 14:00etarako tartean, eta lau gaien inguruko argazkiak atera zitezkeen: Librea, herriko eraikin zaharrak, xarma duten auzoetako txokoak eta alienazioa edota paraleloak.
Saribanaketaren ostean tertulia eta hamaiketakoa egin dituzte antzokira gerturatu direnek.