Binakako frontenis txapelketa hasi dute Urretxun
Gaur eta bihar jokatuko da binakako frontenis txapelketa Urretxuko Ederrena pilotalekuan. Hamalau bikotek eman dute izena, horietako hamahiru Urretxu eta Zumarragakoak eta bikote bat Legazpikoa.
Taldeak gaur hasi dira kanporaketak jokatzen, bihar jarraituko dute, eta bihar 18:00etan semifinalak jokatu ostean, 20:00etan jokatuko dute finala. Irabazleak bertako produktuz osatutako saski bat irabaziko du.