
Gaur goizeko 11:30ean aurkeztu du Gure Esku Dago ekimenak Gizakatea, Durangoko Plateruena kafe antzokian. Durangotik Iruñearainoko gizakate bat osatu nahi du Gure Esku Dago ekimenak datorren urteko ekainaren 8an, eta ekimen honen inguruko Goierri mailako aurkezpena pasa den asten egin bazen ere, gaur aurkeztu dute nazio mailan Durangon. Bertan ekimeneko kideak eta hainbat aurpegi ezagun ere izan dira.
Durangotik Iruñeara joango den Gizakate hau osatu ahal izateko 50.000 lagun inguru beharko direla kalkulatzen dute antolatzaileek, 123 kilometro daude eta kilometro bakoitzean 400 pertsona behar direla kontuan hartuta. Horretarako, eskualdeka banatuko dituzte kilometroak eta nork bere metroa hartzeko aukera izango du
gizakatea.gureeskudago.net orrialdean.
Honen inguruko informazio gehiago hemen.