I. Gazte Eguna ari dira ospatzen Legazpin
150 lagun inguru bildu dira Legazpin I. Gazte Eguna ospatzeko. Orain arte Burdin Rock jaialdia egin ohi zuten data inguru hauetan bertako musika taldeekin, baina, aurten Gazte Eguna ospatzen hasi dira, Ernaik eta Legazpiko Gazte Asanbladak antolatuta. 150 lagun inguru bildu dira pilotalekuan bazkaltzera eta bazkalostean LGAren 20 urteetako ibilbidearen inguruko argazki emanaldia izango dute. Bazkalostean bertsolariak ere izango dituzte, Gorka Maiz eta Endika Igartzabal gabiriarrak, hain zuzen ere.
Arratsaldeko 18:30ean triki-poteoa egingo dute herrian zehar eta gauean Gozategi eta Salda Badago taldeen kontzertuak izango dituzte.


















