Paella lehiaketa eta beste hainbat ekintza egingo dituzte gaur Ordiziako gaztetxean
Hilabete osoan zehar ospatzen ari dira Ordiziko gaztetxearen 26 +1 urteurrena. Atzoko hitzaldi eta kontzertuen ostean, gaur goizeko eguerdian hasi dira paella prestatzen Ordiziako gaztetxeko lagunak. Hiruzpa-lau lagunek osatutako sei taldek parte hartu dute lehiaketan eta hiru epaimahaikide ari dira paellak dastatzen: Jakintza ikastolan 20 urtez sukaldari den Pili Otegi, Udai Aierbe eta Luken Mnediguren. Otegiren esanetan “oso gozoak daude denak. Denetarik bota diete paellei: kurria, azafrana, onddoak, kalabazinak, salda…”. Batzuk oilaaskozko paella egin dute, beste batzuk mariskozkoa eta batzuk bietatik bota diote. “Bakarren bat gutxi xamar eginda ere bazegoen, gatz gutxirekin beste bat… baina jateko modukoak guztiak”, diote epaimahaikideek. Laster jakingo da nor den irabazlea eta tikea hartu duten guztiek gaztetxean bertan bazkalduko dute paella.
Iluntzeko 19:00ak aldera, batukadaren laguntzarekin gaztetxetik herrira joango dira. Gauean Sukarra 37, Zutik Dirau eta Cabbage City Rockers taldeen kontzertuak izango dira.