Ikurrina omendu dute Lazkaon, plazan zintzilikatuta
Lazkaoko Udalak ikurrinari omenaldia egin zion, ostiral arratsean. Euriagatik, plazako frontoiaren babesean burutu zen ekitaldian aitortu zion Azeari Andonegi alkateak "gure herriaren nortasun ikurrari" omena: "Euskal Herriaren nortasun ukazioan bizi garen garai honetan, ikurrinaren sinbolismoari garrantzia eman nahi diogu". Oin-Arin dantza taldekoen agurraren ondotik, udaletxe alboan masta luze batean zintzilikatu zuten ikurrina handi bat, 6 metro koadrokoa.
Lazkaoko Udalak ikurrinari omenaldia egin zion, ostiral arratsean. Euriagatik, plazako frontoiaren babesean burutu zen ekitaldian aitortu zion Azeari Andonegi alkateak “gure herriaren nortasun ikurrari” omena: “Euskal Herriaren nortasun ukazioan bizi garen garai honetan, ikurrinaren sinbolismoari garrantzia eman nahi diogu”. Oin-Arin dantza taldekoen agurraren ondotik, udaletxe alboan masta luze batean zintzilikatu zuten ikurrina handi bat, 6 metro koadrokoa.
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak behartuta, Espainiako bandera udaletxean jartzeko epemugaren bezperan egin du udalak ekitaldia. Larunbatean, udaletxeko etxaurrean 42 bandera kokatu zituen udalak, Lazkaon bizi diren herritarren jatorri guztietako ikurrak batera jarriz. Tartean, Espainiakoa.
“Gertarkari batzuk izan ditugu azken garaietan, gure herriaren ukazioaren ingurukoak. Derrigortasun bat eragin digute bandera espainolaren inguruan. Hori aukera bezala ikusi dugu, eta onartzen dugu gure herriaren aniztasuna denok osatutakoa dela. Herrialde desbedinetatik etorritakoek ostazen duten aniztasuna.
Guretzat oso garrantztisua da, denek hemen dutelako prestentzia, denekin osatzen dugulako Lazkao, eta denen ikurrak jarri nahi genituen, aniztasunaren adierazle. Bazterketa edo talka bilatu ordez, denen elkargune bat bilatzea garrantzitsua iruditzen zitzaigun. Horren estalpea izan daitekeen ikurrinari egin diogun omenaldia ere hortik dator, denok euskaldunak izan gaitezkeelako eta gure herrian euskal izaera nabarmendu nahi dugulako”, esan zuen alkateak.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.