Gabiriarrek Julian Alustiza ‘Aztiri’ omenduko dute
Gabiriarrek Julian Alustiza Aztiri (Gabiria, 1913-2005) idazle eta fraide zenaren jaiotzaren 100. urteurrena ospatuko dute asteburu honetan. Bihar hitzaldia egongo da kultur etxean eta igandean Aztiriara mendi ibilaldia egingo dute. Bertan omenduko dute Aztiri.
Bihar, 19:00etan kultur etxean, Agirrebaltzategik bere lanei buruz hitz egingo du. Zabalak, berriz, Alustizaren bizimodua izango du hizpide. Gainera, berari buruzko erakusketa irekiko dute. Bere argazkiak eta liburuak, jaso zituen oroigarriak eta hari buruz idatzitakoak jarriko dituzte. Berak idatzitako liburuak erosteko aukera ere egongo da.
Igandean, berriz, ibilaldia egingo dute. 10:00etan irtengo dira plazatik. Aztiriarako antzinako bidea ezagutzea da helburua. Aztirian, 12:00etan, plaka bat desestaliko dute. Aztiri-Bat elkartearen eta ermitaren artean jarri dute. Poesiak, dantzak eta bertsoek ere tokia izango dute. Ondoren, hamaiketakoa egingo dute.