Delgado preso legazpiarra une batetik bestera aske geldituko da
Juani Delgado euskal preso legazpiarra une batetik bestera aske geldituko da. Arratsaldeko 17:00etan aterako dela iragari dute Salmancako Topasko kartzeletatik, 22 urte espetxean igaro eta gero. Alazne Olabide bikotekideak Salamancatik esan duenez «ostiraletik berriaren zain» zeuden, ostiralean bertan edo aste honen hasieran gertatu zitekeela esan baitzien abokatuak.
Kepa Solana preso legazpiarra, aldiz, bihar arratsaldean irtengo da Lugoko Boixeko kartzelatik. Hasiera batean Delgadorekin batera gaur irtetekoa bazen ere, egun batez atzeratu zaio askatasuna. Itsaso Olabide bere emazteak gaur Goierriko Hitzari jakinarazi dionez «epaileak oraindik ez du askatasun autoa aurkeztu». Horregatik bihar aztertuko dute preso legazpiarraren kasua.